GLOBAL TRAINING 2019 - Unibertsitateko eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Talentua
HETEL, CONFEBASK, Politeknika TXORIERRI eta ADEGIren arteko itunak, 60 beka gestionatuko ditu, SPRI (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak), Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko Zuzenbide Erakunde Publikoak, atzerrian praktikak egiteko berriki abian jarritako Global Training programaren barruan.
Global Training bekak eskatzeko epea 2019ko irailaren 13an amaituko da (eguerdiko 12.00etan), eta bekak eskuratu nahi dituztenek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte:
- Eskaera-epea bukatu aurretik lortutako lizentziaren, diplomaturaren edo Lanbide Heziketako Goi Mailako tituluaren jabe izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-bizilekua izatea 2019ko urtarrilaren 1ean, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
- 30 urte beteta ez izatea 2019ko urtarrilaren 1ean (1989ko urtarrilaren 1etik aurrera jaioak izatea).
- Atzerrian sei hilabeteko edo gehiagoko praktikak egiteko aukera ematen duten beste beka batzuen onuradun ez izatea (Europako mugikortasun-programak: Leonardo da Vinci, Erasmus eta abar).
- Ingelesezko B1 maila (Goi Mailako Lanbide Heziketarako) edo B2 maila aurreratua izatea. Helmuga-herrialdeko hizkuntza-ezagutza ere aintzat hartuko da. Hizkuntza-maila hautapen-prozesuan zehar ere egiaztatu ahalko da.
- Dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duten zigor administratiboa edo penala ez izatea eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekupean ez egotea.
Diru-zuzkidura:
- Istripuetarako asegurua eta erantzukizun zibilekoa praktiken iraunaldi osoan.
- 1.400 € hileroko diru-laguntza hasierako sei hilabetetan bidaia-gastuak, mantenu-gastuak, Gizarte Segurantzarako Kotizazioa betetzeko.
Beka eskuratu edo horri buruzko informazioa jaso nahi dutenek honako webgune honetara jo dezakete: www.global-go.net