Global Training Beka Programa 2019 - Unibertsitateko eta Goi Mailako Lanbide Heziketako Talentua
Global Training Beka Programak, atzerriko enpresetan eginiko praktiken bitartez, gipuzkoako enpresei, Unibertsitate titulua eta Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua duten gazte eta talentu euskaldunak ezagutzea ahalbidetzen du.
Programaren Ezaugarriak
- Atzerriko herrialdean egoitza, kokapena edo enpresa kolaboratzaile duten enpresei zuzenduta dago.
- Iraupena: 2019ko azarotik aurrera 6 hilabete (12 hilabetera luzagarria).
- Programak bekadun bakoitzari hileko zuzkidura ordaintzea arduratuko da, bekaduna atzerrian egongo den lehenengo 6 hilabetetan. (Hilabete gehio luzatuz gero, kostu osagarria enpresaren kontu joango da).
- Bekadun pertsona bakoitzarentzat, gaixotasun eta istripu arriskuak, eta baita, hirugarrenen aurrean aberriratze eta ardura zibilak dakarkiten gastuak bermatuko dituen aseguru poliza bat eskatuko dugu.
- Bekadunak 50 orduko aldez aurreko heziketa jasoko dute.
Interesa duten enpresak, atxikituta dauden inprimakiak bidali beharko dituzte helbide honetara: cdelavega@adegi.es
- V. Partehartzeko eskakizuna: (195.89 KB) Application Form: Global Training 2019 Programme - V.b. Internship information. (Garrantzitsua da bekadunak garatuko duen proiektua zehatz definitzea).
- VI. Praktikaren luzapenerako akordioa: (203.58 KB) VI. Internship Extension Pre-Agreement.
Informazio gehiagorako Crista De la Vegarekin - cdelavega@adegi.es jar zaitezkete harremanetan.
Tlf.: 943 30 90 30