Global Training Beka Programa 2018: Praktikak Atzerriko Enpresetan - EPEA IREKIA ENPRESEN ESKAERAK JASOTZEKO: martxoak 15, osteguna azkeneko eguna
GLOBAL TRAINING BEKA PROGRAMA: PRAKTIKAK ATZERRIKO ENPRESETAN
EPEA IREKIA ENPRESEN ESKAERAK JASOTZEKO: martxoak 15, osteguna, azkeneko eguna
Orain arte bezela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasun Saileko Nazioarteko Zuzendaritzak "Atzerrian Praktikak egiteko Global Training Bekak" programa jarri du martxan. Helburu bezela, unibertsitate mailako eta goi-mailako lanbide heziketa duten euskal gazteen praktikak sustatu nahi dira atzerrian dauden enpresetan.
Enpresak bete behar duen baldintza bakarra, atzerriko herrialdean egoitza, kokapena edo enpresa kolaboratzaile bat edukitzea izango da, non, 2018ko azarotik aurrera 6 hilabetez pertsona bekadunak bere zerbitzuak eskeiniko dituen (12 hilabetetara luzagarria).
Osagarri moduan, erakunde bezela ondorengoaz arduratuko gara:
- Hautagaien aukeraketa eta hizkuntza mailako frogak.
- 50 orduko heziketa eskeiniko dugu ADEGIko egoitzan, bekadun bakoitzari zuzendua eta izen eman duten enpresen beharretara egokituko dena; atzerriko herrialdea, sektorea eta nazioartekotze prozesuko fasea kontutan harturik.
- Bekadun bakoitzeko hileko 1.400 € ko zuzkidura ordainduko da, bekaduna atzerrian egongo den lehenengo 6 hilabetetan. Hilabete gehio luzatuz gero, kostu osagarria enpresaren kontu joango da.
- Bekadun pertsona bakoitzarentzat, gaixotasun eta istripu arriskuak, eta baita, hirugarrenen aurrean aberriratze eta ardura zibilak dakarkiten gastuak bermatuko dituen aseguru poliza bat eskatuko dugu.
Interesa duten enpresak, atxikituta dauden inprimakiak bidali beharko dituzte helbide honetara: cdelavega@adegi.es
- V. Partehartzeko eskakizuna: (93.54 KB) Application Form: Global Training 2017 Programme - V.b. Internship information. Garrantzitsua da bekadunak garatuko duen proiektua zehatz definitzea.
- VI. Praktikaren luzapenerako akordioa (96.45 KB): VI. Internship Extension Pre-Agreement
Informazio gehiagorako Mikel Sarriegirekin - msarriegi@adegi.es jar zaitezkete harremanetan.
Tlf.: 943 30 90 30