Global Training Bekak 2017 - Izena emateko epea irekia: Ekainaren 14tik uztailaren 14era
GLOBAL TRAINING - Atzerrian praktikak LHko eta Unibertsitateko tituludun gazteentzat
HETEL, CONFEBASK, Politeknika TXORIERRI eta ADEGIren arteko itunak, 60 beka gestionatuko ditu, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak atzerrian praktikak egiteko berriki abian jarritako Global Training programaren barruan.
Global Training bekak eskatzeko epea 2017ko ekainaren 14ean hasiko da eta uztailaren 14ean amaituko da. Bekak eskuratu nahi dituztenek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte:
- Eskaera-epea bukatu aurretik lortutako lizentziaren, diplomaturaren edo Lanbide Heziketako Goi Mailako tituluaren jabe izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-bizilekua izatea 2017ko urtarrilaren 1ean, gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin.
- 30 urte beteta ez izatea 2017ko urtarrilaren 1ean (1987ko urtarrilaren 1etik aurrera jaioak izatea).
- Atzerrian sei hilabeteko edo gehiagoko praktikak egiteko aukera ematen duten beste beka batzuen onuradun ez izatea (Europako mugikortasun-programak: Leonardo da Vinci, Erasmus eta abar).
- Ingelesezko B2 maila (Goi Mailako Lanbide Heziketarako) edo C1 edo CAE (Certificate in Advanced English, Unibertsitateko tituludunentzat) maila aurreratua izatea. Helmuga-herrialdeko hizkuntza-ezagutza ere aintzat hartuko da. Hizkuntza-maila hautapen-prozesuan zehar ere egiaztatu ahalko da.
- Dirulaguntza publikoak jasotzeko aukera galarazten duten zigor administratiboa edo penala ez izatea eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekupean ez egotea.
Diru-zuzkidura:
- Istripuetarako asegurua eta erantzukizun zibilekoa praktiken iraunaldi osoan.
- 1.358 € hileroko diru-laguntza hasierako sei hilabetetan bidaia-gastuak, mantenu-gastuak, Gizarte Segurantzarako Kotizazioa betetzeko. Zazpigarren hilabetetik aurrera, diru laguntza enpresak erabakiko du. Hasierako sei hilabeteen bukaeran, enpresa eta bekarioaren artean bere jarraikortasuna erabakiko da. Hori izanez gero, luzapen garaian istripuetarako aseguru eta Gizarte Segurantzarako Kotizazioaren kudeaketa bekarekin mantenduko da. Hileroko diru-laguntza enpresaren erabakia izango da.
Beka eskuratu edo horri buruzko informazioa jaso nahi dutenek honako webgune honetara jo dezakete: www.global-go.net