Global Training Bekak 2017
Enpresen Nazioartekotzea Sustatzeko
GLOBAL TRAINING BEKA PROGRAMA
EPEA ITXITA
Orain arte bezela, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapena eta Lehiakortasun Saileko Nazioarteko Zuzendaritzak "Atzerrian Praktikak egiteko Global Training Bekak" programa jarri du martxan. Helburu bezela, unibertsitate mailako eta goi-mailako lanbide heziketa duten euskal gazteen praktikak sustatu nahi dira atzerrian dauden enpresetan.
Enpresak bete behar duen baldintza bakarra, atzerriko herrialdean egoitza, kokapena edo enpresa kolaboratzaile bat edukitzea izango da, non, 2017ko azarotik aurrera 6 hilabetez pertsona bekadunak bere zerbitzuak eskeiniko dituen (12 hilabetetara luzagarria).
Sozietate kapitalaren gehiengoa gure lurraldean duten enpresei, Goi mailako Lanbide Heziketako titulua duten bekadunak eskeiniko zaizkie. Bestetik, sozietate kapitalaren gehiengoa atzerrikoa duten enpresa eskatzaileek unibertsitate tituludunak edota goi mailako lanbide heziketa tituludunak eskatu ahal izango dituzte.
Osagarri moduan, erakunde bezela ondorengoaz arduratuko gara:
- Hautagaien aukeraketa eta hizkuntza mailako frogak.
- 50 orduko heziketa eskeiniko dugu ADEGIko egoitzan, bekadun bakoitzari zuzendua eta izen eman duten enpresen beharretara egokituko dena; atzerriko herrialdea, sektorea eta nazioartekotze prozesuko fasea kontutan harturik.
- Bekadun bakoitzeko hileko 1.358 € ko zuzkidura ordainduko da, bekaduna atzerrian egongo den lehenengo 6 hilabetetan. Hilabete gehio luzatuz gero, kostu osagarria enpresaren kontu joango da.
- Bekadun pertsona bakoitzarentzat, gaixotasun eta istripu arriskuak, eta baita, hirugarrenen aurrean aberriratze eta ardura zibilak dakarkiten gastuak bermatuko dituen aseguru poliza bat eskatuko dugu.
Interesa duten enpresak, atxikituta dauden inprimakiak bidali beharko dituzte helbide honetara: cdelavega@adegi.es
- V. Partehartzeko eskakizuna: (81.33 KB) Application Form: Global Training 2017 Programme - V.b. Internship information. Garrantzitsua da bekadunak garatuko duen proiektua zehatz definitzea.
- VI. Praktikaren luzapenerako akordioa: (86.14 KB) VI. Internship Extension Pre-Agreement
Informazio gehiagorako Mikel Sarriegirekin - msarriegi@adegi.es jar zaitezkete harremanetan.
Tlf.: 943 30 90 30