Unibertsitate-Enpresa Gela
Enpresa-proiektuetarako Talentua
(Unibertsitate - Enpresa Gela)
ADEGIk eta UPV/EHUk lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu, ETEentzako Unibertsitate-Enpresa Berrikuntza Gela irekia sortzeko. Helburua da ADEGIko enpresekin lankidetzan, prestakuntza, ikerketa eta berrikuntza jarduerak egitea.
Hitzarmen honen bidez, ADEGIko kide diren enpresek Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta Doktorego Tesiak egitea bultzatu ahal izango dituzte, bai eta enpresen beharretara eta interesetara egokitutako ikerketa zientifikoko edo garapen teknologikoko proiektuak egitea ere.
Zure enpresak informazioa eskatu nahi badu edo goian aipatutako ekimenetako batean parte hartu nahi badu, inprimaki labur bat bete dezakezu. Esteka honetan aurkituko duzu:
Aula Innovación Abierta ADEGI - Transferentzia eta Berrikuntza IETB - UPV/EHU
Ziur gaude ekimen honek aukera emango diola enpresari unibertsitateak duen talentua eta ezagutza erakartzeko, eta aldi berean, enpresa une honetan hain beharrezkoa den ezagutzara eta talentura hurbiltzeko.


