Artikulu teknikoa: laneko nazioarteko bidaiak eta laneko osasuna.
Gaur egungo gizartean gure produktuetarako merkatu berriak bilatzeko behar handia dago; hori dela eta, gero eta langile gehiago joaten da hazten ari diren herrialdeetara lanera.
Bidaia horietan, langileek aldaketa fisikoak eta ingurumen arlokoak jasaten dituzte. Beren ohiko ingurunearekiko desberdinak diren infekzio- edo parasito-agenteekin kontaktua izan dezakete. Hori dela eta, beharrezkoa da prebentzio-neurri batzuk hartzea patologia agertu ez dadin.
Langile horiek arrisku horietatik babestu behar ditugu neurri hauek hartuta:
- Prebentzio arlokoak: bidaia aurretik.
- Babesleak: bidaia garaian.
- Terapeutikoak: bidaiaren ondoren (beharrezkoa bada).
Prevencilan-etik aholkularitza eskaintzen dugu enpresa bakoitzeko behar ugarien arabera helmugako herrialdeko eskakizunak kontuan hartuta eta gai horien inguruan indarrean dagoen legeria (31/1995 LAPL eta 664/1997 ED) beteta:
- Txertoak:
- Helmugako herrialdean sartzeko derrigorrezko txertoak: ezin da herrialde haietara sartu derrigorrezko txerto-txartela beteta izan ezean.
- Gomendatutako txertoak: langileei zuzendutako babesa.
Txerto horiek helmugako herrialdearen eta bidaiatu beharreko eskualdearen araberakoak izaten dira. Kontuan hartu behar da herrialde bakoitzaren arabera zonalde endemiko desberdinak egoten direla.
- Tratamendu farmakologikoak:
Prebentziozko tratamendu farmakologikoak (derrigorrezkoak eta gomendatutakoak).
- Material medikoa:
Helmugako herrialdera eramateko egokia den bidaiarako botika-kutxarekin lotutako materialari eta botikei buruzko argibideak.
- Arropa, higienea, ohiturak eta elikadura
- Administrazio mailako izapidetzeak:
Bidaiariak atzerrira bidali aurretik egin beharko dira eta helmugako herrialdean sartzeko izapidetzeak betetzeko beharrezko dokumentazio medikoa bete behar izango da.
Sin.: Carlos Beltran de Guevara, PREVENCILANeko Laneko Medikuntza arloko sendagile espezialista