Lan esperientziara sarbidea
Global Training Bekak
Global Training Beka Programak, atzerriko enpresetan eginiko praktiken bitartez, gipuzkoako enpresei, Unibertsitate titulua eta Goi Mailako Lanbide Heziketa titulua duten gazte eta talentu euskaldunak ezagutzea ahalbidetzen du.
FCT-a – Lantokietako Heziketa
Modulu hau prestakuntzarako eta gaitasunak baliozkotzeko gunea da, eta modu koordinatuan garatzen da ikastetxearen eta produkzio-zentroen artean.
Modulu honen bidez, irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan benetako produkzio-testuinguruetan esku hartzea txertatzen da, ikastetxeko prestakuntza-prozesuetan eskuratutako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak "praktikan jartzea" ahalbidetuz eta, kasu batzuetan, eskola-testuinguruetan landu ezin diren gaitasunak eskuratzen lagunduz. Beraz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bat da, eta, bere ezaugarri bereziak direla-eta, lantoki batean eta ikastetxetik kanpo eman behar da. Irakurtzen jarraitzea.
HEZIBI-a
Prestakuntza-zentroko eta lantokiko prestakuntza uztartzen duen programa da. Ikas-ekinezko prestakuntza-eredu horrek ikaskuntza-prozesuen zati batzuk enpresetara eramaten ditu, eta horiek ikasleen ikaskuntza-prozesuaren eragile erabakigarri bihurtzen ditu. Prestakuntza ikastegietan eta lantokietan lotzea ahalbidetzen du, gaitasun teknikoak eta zeharkakoak edo sozialak hobeto integratuz. Aldi berean, prestakuntza- eta lan-aukerak ematen dizkie gazteei, baina epe laburrean eta luzean produkzio-sistemako langileen beharrizanak betetzeko behar diren langileak eta kualifikazioak bermatzen dizkie enpresei.
Lanbide Heziketako III. Euskal Planaren helburu estrategikoa hezkuntza-sistematik nahiz lan-sistematik bultzatutako lanbide-heziketako sistema integratua eraikitzea da, eta, besteak beste, enpresekiko eta produkzio-munduarekiko lotura areagotzea eta kualifikaziorik gabeko gazte langabeak erreskatatzea aurreikusten du, lanbide-gaitasun egiaztatuak izan ditzaten.
Programaren oinarrizko ezaugarriak honako hauek dira:
- LANBIDEn izena emanda dauden 16 eta 30 urte bitarteko ikasleak.
- Prestakuntzarako eta ikaskuntzarako lan-kontratua.
- Ikasleak enpresan egiten duen lanak lotura estua izan behar du heziketa-zikloaren lanbide-profilarekin.
- Programan parte hartzen duten ikasleak Lantokiko Prestakuntzako modulutik salbuetsita daude.
- Proiektuek, oro har, ikastetxean bertan heziketa-zikloko lehen maila bat eta txandakako prestakuntzako bigarren ikastaro bat aurreikusten dituzte, urtebeteko lan-kontratu batean oinarrituta.
- Ebaluazioa ikastetxearen eta enpresaren artean partekatzen da.


.jpg)
