Top Enpresa Topaketa
ABBren zirkulartasun estrategia - 0 Hondakina
Data: 16/02/2023 | Ordutegiak: 09:30 h. - 13:30 h. | Iraupena: 4 h.| Egunak: 16/02/2023 | Antolatzailea: ABB NIESSEN | Lekua: ABB NIESSEN, Oiartzun. Polígono Industrial Aranguren, 6
ABBren zirkulartasun estrategia - 0 Hondakina
(Edukiera beteta)
Eguna: 2023/02/16
Ordua: 09:30 - 13:30
Lekua: ABBren egoitzan (Oiartzun)
ABB mundu osoko garraio, azpiegitura, industria eta zerbitzu publikoen arloetako bezeroentzako elektrifikazio-ekipoetan, robotikan eta zinematikan, automatizazio industrialean eta sare elektrikoetan aitzindaria den lider teknologikoa da. ABBk 100 herrialde baino gehiagotan egiten du lan eta 147.000 langile inguru ditu. Iraultza energetikoarekin eta laugarren iraultza industrialarekin lotuta bezeroek dituzten beharrak jorratzen ditu ABBk bere lau negozioen bidez. ABBk Oiartzunen duen zentroan daude 1914an sortutako ABBren Niessen markako behe-tentsioko eta domotikako produktuen bulegoak eta fabrika.
Karbono-neutralitateko eta isurpenak gutxitzeko gure helburuak Pariseko Akordioko 1,5ºC testuinguruarekin lerrokatuta eta balioztatuta daude. Helburuak betetzea bermatzeko, gure zirkularitate-helburuak zuzendaritzako gure organoetan txertatuta daude eta plan pizgarridunak sustatzen ditugu balio-kate osoan zehar gure estrategia bultzatzeko. Jardunaldi honetan maila taktikoagoan azalduko dugu ekodiseinuaren eta hondakinen minimizazioaren bidez asmo handiko helburu horiek nola hezurmamitu ditugun. Gainera, bertan azalduko ditugu energia-eragingarritasuneko gure proiektuak ere.
Bazkide prezioa: 50,00 Euro + 21% B.E.Z. = 60,50 Euro
Bazkide izan gabe prezioa: 100,00 Euro + 21% B.E.Z. = 121,00 Euro

