Honako hauek dira ADEGIk 2012-2015 aldirako zehaztu dituen erronka nagusiak:
1.- Enpresetan enpresari/langile binomioa zabaltzen lagunduko duen enpresa-mugimenduaren buru izatea, bataren eta bestearen arteko aurkakotasun irudia eta dinamika apurtuz eta horrela, elkarrekiko konfiantza areagotuz, flexisegurtasunaren testuinguruan.
2.- Enpresen internazionalizaziora bideratutako laguntza, haien biziraupenerako eta garapenerako funtsezko behar gisa, gaur egungo baliabideak identifikatuta, koordinatuta eta eskainita.
3.- Enplegua eta ongizatea sortzen dutenak enpresak izateari balioa ematea.
4.- ADEGI konfiantzazko plataforma eta topagune gisa sustatzea, enpresentzako baliozko esperientziak garatzeko eta horrela, bazkideen inplikazioa indartzeko.
5.- Gipuzkoan ekarri eta eraginkortasun handiagoko ingurunea garatzea enpresen ekintzailetza eta jarduerarako.