Bazkide izateko 10 arrazoi
- 4.550 enpresa gara, tamaina eta jarduera-sektore guztietakoak..
- Gipuzkoako lan aholkularitza juridikorik adituena eskaintzen dugu..
- Pertsonen partaidetza eta konpromezuan oinarritzen den enpresa kultura berri bat garatzen lagunduko dizugu.
- Enpresen arteko trukea, elkar-laguntza eta lankidetza sustatzen ditugu.
- Enpresen kudeaketarako zerbitzu baliotsuak (finantzaketa, laguntzak eta diru-laguntzak, berrikuntza, laneko arriskuen aurkako prebentzioa…) eskaintzen ditugu.
- Enpresariak, zuzendariak eta langileak gai eta formatu ezberdinetan prestatzen ditugu.
- Enpresariari interesatzen zaizkion ikasketak eta informazioa eskaintzen ditugu.
- Ordezkaritza instituzionalarekin enpresen ahotsa helarazten dugu, 100 foro baino gehiagotan.
- Enpresaren garrantzia aldarrikatzen dugu, bere irudi ona bultzatuz.
- Beste erakunde batzuekin akordioen bidez, gure bazkideentzako onura esklusiboak eskaintzen ditugu.

